Cargando…

La Junta de Castilla y León ofrece una ayuda directa complementaria de las indemnizaciones por siniestros de sequía de seguros agrarios. Plazo presentación hasta el viernes 29 de septiembre.

La Junta de Castilla y León acordó en el mes de junio declarar como excepcional la situación de la campaña agrícola 2022-2023 en Castilla y León como consecuencia de los fenómenos meteorológicos adversos. Esta declaración se efectúa con objeto de poder adoptar medidas urgentes de apoyo al sector agrario. Entre estas medidas, se van complementar […]

almacen agrícola

UAGAk Aldundiari aseguruak kontratatzeko laguntzak handitzeko eskatu dio 

UAGAko Batzorde Exekutiboa Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko Sailarekin bildu da aste honetan, uda baino lehen adostu ziren hileroko bileren barruan. Bilera hartan harri-jasaren eta lehortearen ondorioak arintzeko laguntzak eskatu ziren eta diputatuak jakinarazi zuenez, laster martxan jarriko dira. UAGAk beste sektore batzuetarako aseguruak kontratatzeko laguntzak zabaltzea ere eskatu du. Orain arte, mahasti- […]

fincas agrícolas

2023ko kanpainako eko-erregimenen behin-behineko zenbatekoak argitaratu dira

Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) aurrerakinak ordaintzeko behin-behineko zenbatekoak argitaratu ditu NBEFk, 2023ko kanpainako eko-erregimenei dagokienez. Laguntza horien urteko ordainketa bi alditan egin ahal izango da: nekazari edo abeltzain bakoitzak jasotzeko eskubidea duen zenbateko osoaren % 70eko aurrerakina, laguntza eskatzen den urteko urriaren 16tik azaroaren 30era bitartean egin ahal izango dena, eta eskaera egin eta hurrengo […]

Caserío

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako 2023ko OHZren salbuespenari buruzko azalpena

Nekazaritza Ministerioak ekainean argitaratu zuen 2023ko landa-izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kuotak salbuesteko ebazpena. Aurreko albiste batean argitaratu genuen bezala, salbuespena lehorteak eta Ukrainako gerra-gatazkak eragindako baldintzen larriagotzeak eragindako nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiei zuzenduta dago. Salbuespen hori lortzeko, honako hau egiaztatu behar da: OHZren kuotetatik salbuestea eskatzen duten landa-izaerako higiezinek nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategietakoak izan behar […]

Ordenador para gestión de explotación lechera

Irailaren 25era arte, elikatze-katea digitalizatzeko laguntzen epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzak elikadura-katearen eta egurraren industriaren digitalizazioa sustatzeko eta bertako lehiakortasuna hobetzeko laguntza-deialdi bat argitaratu du. Laguntza-lerro hauek ezarri dira: 1) Enpresek digitalizazioan hasteko laguntzak: soluzio digitalen inplementazioa, ERP motako kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo merkataritza elektronikoaren ezarpena, besteak beste. 2) Enpresek digitalizazioan aurrera egiteko eta 4.0 teknologia txertatzeko laguntzak. 3) Abeltzaintzako ustiategientzako […]

finca de lúpulo

Urriaren 13ra arte, laboreak dibertsifikatzeko minimis laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak aste honetan argitaratu duen Aginduan, ekoizpen-kalitatearekin edo -eraldaketarekin lotutako berrikuntzaren arloan nekazaritzako azpisektoreen dibertsifikaziorako laguntzetarako 2023rako deialdia argitaratu du, minimis laguntzen araubidearen barnean. Laguntza hauen helburua kalitatezko nekazaritza-nitxo berriak martxan jartzea da, nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetze prozesuak errazteko. Nekazaritzako ekoizpen-sektorean hauetako laboreetarako bideratzen dira laguntzak: • Lupulua • Zereal okingarriak • Fruitu lehorrak […]

Regando-remolachas.jpg

AGAn aholkularitza-kontratua egin dezakezu labore iraunkorren laguntzak eskuratzeko

EAEn labore jasangarrientzako laguntzak ingurumen-konpromisoak betez jaso ahal izateko, nahitaezko baldintzetako bat laboreen garapenari buruz aholkatzeko teknikari arduradun baten zerbitzuak izatea da. Baldintza hau ale-lekaleak, baratze-lekale estentsiboak, patata eta erremolatxa landatzeko bete behar da. Gogorarazten dizugu AGA S.Coop enpresak aholkularitza-zerbitzu bat duela landa-eremuan, eta kooperatibarekin harremanetan jar zaitezkeela kontratua egiteko, nahitaezkoa baita nekazaritza-ingurumeneko laguntza horiek […]

NPB berriari buruzko 2024rako berrikuntzak

Aste honetan Aldundiak hainbat hitzaldi informatibo eskaini ditu NPB berriaren alderdiei buruz, 2024ko kanpainari begira kontuan hartzeko. Jardunaldiek laborantza-lurren Eko erregimenei buruzko gaiak zehazteko balio izan dute, baita baldintzazkotasun indartuaren eskakizunak gogorarazteko ere. Hauek oraindik behin betiko onartzeke daude: Eko erregimenak: Ureztatze-lurzsail bezela 2024an ureztatuko diren edo 2021-2023 aldian ureztatu diren lurzati guztiak (221. gorabehera) hartuko […]

Ministerioak koaderno digitalaren sarrera 2024ko irailera atzeratzea aurreikusi du

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ohar argigarri bat argitaratu, non koaderno digitala indarrean jartzeko epea 2024ko irailera arte atzeratzea aurreikusten den. Data horretatik aurrera, ustiategi guztietarako ezartzen joango da pixkanaka, eta 2025etik aurrera nahitaezkoa izango da denentzat. Egutegi berri hori jasoko duen errege-dekretua abuztuaren 3tik dago errebisio publikoan, beraz, oraindik ere aldaketaren bat izan dezake. […]

bodega

Arabako Errioxan ardoak destilatzeko dirulaguntzen epea urriaren 31ra arte zabalik dago

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aste honetan, Errioxako Jatorri Deituraren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko agindua argitaratu du. EAEko ardoa ekoizten duten ekoizleentzat bideratzen den ezohiko deialdia da. Errioxako JDKk babestutako eta EAEn egindako ardoaren litro destilatu bakoitzeko laguntza honako hau izango da: 0,925 €/litroko ardo beltzerako eta 0,835 €/ litroko ardo arrosarako. Destilatu […]

Lehortea dela eta, Nekazaritza Ministerioaren laguntza berriak

26an, Nekazaritza Ministerioak lehorteak kaltetutako nekazari eta abeltzainei laguntzeko emango dituen ezohiko laguntza berriak argitaratu da BOEn. Araban, eragin handiko eremutzat jota, diruz lagundu daitekeen azalera lehorreko laborantzako lurren hektareak izango dira, aldi baterako larreak kenduta, zuzeneko laguntzak jasotzeko eskaera bakarrari dagozkionak 2023an egina. Unitateko gehieneko zenbatekoa 45 eurokoa da hektarea bakoitzeko. Laguntza horiek ordaindu […]

Eusko Jaurlaritzak mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako laguntzak aurkeztu ditu Guardian, hauteskunde-kanpaina aprobetxatuz

Eusko Jaurlaritzak aste honetarako bilera bat deitu zuen Guardian, azken hilabeteetan iragarri diren laguntzak aurkezteko, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen krisi larria arintzeko. Laguntza horiek datorren asteko Gobernu Kontseiluan onartuko direla espero da. Laburbilduz, lau ildo onartuko dira. Mahastizaintzaren sektoreari zuzeneko laguntza ematea eskaerarik aurkeztu beharrik gabe, eta irailetik aurrera kobratuko dela aurreikusten da; estatu mailan […]

Nola kontrolatzen du informazioa Eusko Jaurlaritzak? Nola babestu konfidentzialtasuna? Nola kudeatuko den lastoaren eskaera filtratu zaio sindikatu bati

Atzo, osteguna, Enba sindikatuaren mezu bat zabaldu zen whatsapp bidez, bazka-mahaian adostutako lastoaren eskaera nola egingo den azaltzeko. UAGA egunak egon da zain, izapide hori nola egingo den jakinarazi arte, horri buruzko berririk izan gabe. Ez dugu ulertzen nola Eusko Jaurlaritzak informazio hori sindikatu bati soilik filtratzen dion, gutxi batzuei bakarrik mesede eginez, sektore osoarentzat […]

Dirulaguntzen inguruko berririk ez, txingorra dela eta

Duela 15 egun, Araban lursailak eta laboreak suntsitu zituen txingorra bota zuen. Gertaera horren ondoren, Arabako ahaldun nagusiak lehen sektorerako laguntza ekonomikoen pakete berri baten berria eman zuen, baina orain arte ez dakigu nola eta noiz laguntza horiek arautuko diren. Bestalde, UAGAk eskatu zuen eremu castrofiko izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren […]

UAGAk harriteen kalteengatik hondamendi eremu izendatzea eskatu du

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia berriro bildu da. Bertan, lehorte egoera eta joan den asteko ekaitzaren ondorioak aztertu dira. Agroseguroren arabera, kazkabarrak 7.000 hektarea baino gehiago kaltetu izan ditu. UAGAk hondamendi eremua izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko eskatu zuen. Funts hori legez araututa dago eta ez da inoiz martxan jarri. Azpiegituretan […]