Frutarbolak landatzeko dirulaguntzen eskaera, martxoaren 16ra arte zabalik
Arabako Foru Aldundiak Araban fruta arbolen laboreak ezartzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du aste honetan. Eskaera egiteko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik. Laguntza horien helburua da sagarrondoa, intxaurrondoa edo olibondoa bezalako fruta laboreen ezarpena sustatzea, nekazaritza ekoizpena dibertsifikatzeko eta monolaborantzari aurre egiteko. Dirulaguntza bi lerrotan banatzen da: Frutagintza arloko aholkularitza teknikorako laguntzak. Fruta-arbolak landatzeko laguntzak: […]















