Cargando…

Parte hartze handia Arabako Errioxako batzar sektorial informatiboan

UAGAk bilera sektorial bat egin du aste honetan, Arabako Errioxako mahastizain guztiei irekia eta bertaratze zabala izan du. Bilera horretan, 2025erako uzta berdearen laguntza nola planteatu zen eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ahalik eta babesik handiena emateko administrazioekin egiten ari diren bileren berri eman zen. Bestalde, Errioxa JDKren Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritzan Arabako Errioxa […]

UAGAk Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapeneko Kontseiluan parte hartu du

Gaur goizean nekazaritza, elikadura eta landa-garapeneko kontseiluaren bilkura egin da Arkautin. Bilera horretan Eusko Jaurlaritzaren konpromisoen dekalogoaren betetze maila, ustiategien erreleborako estrategia integrala eta araudiaren garapenaren hainbat alderdi landu dira. Eusko Jaurlaritzak aldundiekin batera aurkezten zuen errelebo planari buruz izan da bileraren zatirik handiena. Hortaz gain martxan jartzen ari diren plan sektorialei, otsoaren egoerari eta […]

Viña de Rioja Alavesa

Mahastizaintzako ekoizpen ahalmena berreskuratzen laguntzeko ezohiko laguntzaren ebazpena argitaratu da

Eusko Jaurlaritzak atzo, apirilaren 3an, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren (DOCa) babespeko Arabako mahastizainentzako ezohiko laguntzen eskaera argitaratu zuen, aurreko kanpainan zuen ekoizpen ahalmena berreskuratzen laguntzeko. Agindu hori azaroaren 8an argitaratu zen. Lehen argitaratu dugun bezala, laguntzaren balioa honelakoa da: hektareako prima bat, oroharreko prezioan, 1.462,5 €/ ha-koa, gehienez 10 hektareakoa eskaera bakoitzeko. Esleipenerako, lehentasuna eman zaie beren […]

Nekazaritzako elikagaien enpresetan egonaldi praktikoak egiteko programa martxan

Eusko Jaurlaritzak egonaldi praktikoen programa bat jarri du abian Euskadiko nekazaritzako elikagaien enpresetan. Sektorean sartu nahi duten eta ekintzailetzari laguntzeko programetan parte hartzen duten ekintzaileentzat, nagusiki nekazari gazteentzat. Prestakuntza esperientzia praktikoa eskaini nahi duten enpresetara ere orientatzen da. Deialdia irekita dago eta 7.000 euroko gehieneko zuzkidura ezartzen du enpresa hartzaile bakoitzeko. Ekintzaile edo enpresa hartzaile […]

Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundea akreditatzeko prozesua hasten da

Datorren asteartetik aurrera Apirilaren 1, nekazal erakundeak Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundean eta Kontseilu Arautzailean egiaztatzeko prozesua faserik garrantzitsuenean sartuko da. UAGAk prozesu horretan sektore guztiari parte hartzeko deia egin dio, abstentzioak, praktikan, Arabako Errioxako eskualdearen ordezkaritza gure eremuaren espezifikotasuna kontuan hartzen ez duten beste erakunde batzuei lagatzea baitakar. Nekazaritzako erakundeek apirilaren 31n aurkeztu behar […]

Astelehena 31, batzar sektorial irekia Arabako Errioxako mahastizain guztientzat

UAGAk batzar irekia deitu du Arabako Errioxako mahastizain guztientzat. Martxoaren 31n astelehenean egingo da, 19:00etan, Guardiako  Kuadrillaren ekitaldi aretoan. Hona hemen gai-zerrenda: 2025eko uzta berdearen laguntzari buruzko informazioa. Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritza Arabako Errioxa ordezkatzeko akreditazio prozesua. Elikadura katearen Legea. Mahatsa erosteko kontratuak Beste gai batzuk. Galde eskeak Landuko ditugun gaien garrantzia dela eta, […]

remolacha azucarera

UAGA Azucarerarekin bildu da prezio hobeak eskatzeko

UAGA asteartean bildu zen, Mirandan entregatzen dituzten beste kolektibo batzuekin batera, Salome Santos Azucarerako arduradunarekin. Bilera honetan, prezioen jaitsieraren arrazoien azalpena eskatu zitzaion industriari. Azucarerak, azukrearen prezioaren jaitsiera handiari eta Ukrainako azukrearen sarrera masiboan babestu zen. Azucarerak lankidetza eskatu zuen ekoizpen eta etekin handiagoetara itzultzeko aukera emango zuten malgutzeak egiten saiatzeko. Baita hirugarren herrialdeetatik, EBn […]

finca agrícola inundada

UAGAk uholdeen egoera aztertu du URArekin eta prebentzioa hobetuko duten ekintzetarako lankidetza sendotu du

Aste honetan, UAGA Uraren Euskal Agentziarekin bildu da, sektorearentzat garrantzitsuenak diren gaiak jorratzeko. Arabako lurraldean hainbat nekazal eremutan, arro jakin batzuetan bereziki, eragin handia duten uholde arriskuko eremuak babes ekintzak nola kudeatzen ari diren aztertu zen. Ibaien garbiketari dagokionez, jarduera gehiago egin behar direla nabarmendu zen edo nekazariei horiek egiten utzi behar zaiela, ohiko oztopo […]

Finca de maíz

UAGAko artoaren kolektiboak abeltzainak behar ditu

Taldean azken artoaren kanpainetan izan dituen errendimendu eta produktibitate datuak ikusita, hainbat nekazarik interesa erakutsi dute UAGAren kolektiboan sartzeko. Horregatik bilatzen ditugu abeltzaintzako ustiategi interesatuak. Bazka artoa kontsumitzen baduzu eta kalitate handiko artoa prezio oso interesgarrian nahi baduzu, jar zaitez UAGArekin harremanetan.

ProWein feria vino

Aldundiak dei egin die ardoaren exportazioa sustatu eta merkaturatu nahi duten Arabako Errioxako upategiei

Nekazaritza Sailak erabilgarritzat jo du Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako proiektuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartu nahi duten upeltegi guztiak bilduko dituen zerrenda bat eratzea. Joan den astean SMS bidez jakinarazi genuenez, interesa duten upeltegi guztiek izena emateko eskaera telematikoa egin dezakete esteka honetan. Zerrendan onartuz gero, Arabako Foru Aldundiaren informazioa jaso ahal izango […]

Arkauteko Nekazaritza Eskolaren hurrengo ikastaroak

Arkaute Nekazaritzako LHIk ikastaro hauek emango ditu laster: Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizko maila Baratze landarearen ekoizpena hazitegian Baratzezaintza ekologikoaren hastapenak QGIS Nekazaritzako traktorearen gidaritza Zuhaitzak motozerrarekin moztea eta prozesatzea Datak eta ordutegiak artxibo honetan kontsulta ditzakezu. Informazio gehiago nahi baduzu edo izena eman nahi baduzu, esteka honen bidez edo 634232485 telefonora deituz egin dezakezu.

Erremolatxaren sektoreak neurriak eskatzen jarraitzen du

Azukareraren eskaintzak iristen jarraitzen dira 35-37 €/ tn, lehenago helarazi zituzten oferten tonika berdinean. Aurreko kanpainako ekoizpen kostuak estaltzetik oso urrun dauden prezioak, izan ere aurreko urtean 44 €/ tn ingurukoak baitziren. UAGAk bildu egin zen asteartean Eusko Jaurlaritzan eta Amaia Barredo sailburuaz gain, AFAko Nekazaritza diputatua Noemi Agirrek ere parte hartu zuen. UAGAk jakinarazi zien […]

NPBren laguntzak eskatzeko epea zabalik

NPB 2025eko laguntzak eskatzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera Bakarrak lurren aitorpenak eta Laguntza Zuzenen eta Landa Garapeneko Programaren (LGP) eskaerak jasotzen ditu. Kanpaina honetarako ez da funtsezko aldaketarik aurreikusten. Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri duen berritasun bakarra, Nafarroako Rural Kutxarekin egindako akordio bat da. Akordio horren bidez, banku zerbitzu berri bat […]

COAGek nekazal kostuen azpiko salmenta prezioak debekatzea eskatu du Bruselasen

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundearen (COAG) ordezkaritza batek Nekazarientzako Bidezko Prezioak Nazioarteko Konferentzian parte hartu du aste honetan Bruselan, Nekazarien Bidea Europako Koordinakundeak antolatutako jardunaldi batean. Europa osoko ekoizleek, ikertzaileekin batera, bidezko prezioak eta elikagaiak ekoizten dituztenentzako diru sarrera duinak bermatzeko beharrezkoak diren politika publikoei buruzko hausnarketa egin dute. Konferentziaren ondoren, dokumentu politikoak zabalduko dira, […]

Kontsumo Ministerioak web-plataforma bat sortu du hurbileko kontsumoa sustatzeko

La Secretaría General de Consumo y Juego, dependiente del Ministerio de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030 ha desarrollado la plataforma Cercaneo,  que busca fomentar el consumo de proximidad con especial incidencia en productos de emprendimiento de mujeres rurales, productos artesanos, producción ecológica y pequeña producción. Este proyecto quiere  dar visibilidad al sector a través de la página web creada para tal […]