Cargando…

Ez utzi zure botoa etxean: abstentzioak Arabako Errioxari kalte egiten dio

Errioxako lanbideartekoa eta Kontseilu Arautzailea berritzeko prozesua amaitzen ari da. Hamar egun baino ez dira geratzen nekazal erakundeei ordezkaritza ematen dieten akreditazioak emateko.

UAGAk gogorarazi nahi du oso garrantzitsua dela botoa UAGAri ematea, Arabako Errioxako mahastizainen interesak defendatuko dituen nekazaritzako erakunde profesional bakarra baita. Garrantzitsua da ahalik eta hektarea gehien egiaztatzea, abstentzioak gure lurraldeak erakunde horietan duen presentzia ahultzen duelako.

Horregatik aukera ezberdinak dituzu, gure bulegoetara hurbildu, botoa herri bakoitzeko ordezkariei eman edo postaz UAGAra bidali, helarazi dizugun gutun azalean. Zure botoa nola entregatu kontsulta dezakezu hemen.

Hemen hainbat mahastizainek prozesu honen garrantziari buruz duten iritzia entzun dezakezu: