Cargando…

Lehenengo aldarrikapena, Mercosur EZ!

Sektorearen mobilizazio bateratua egon da Estatuan zehar, non 25.000 pertsona baino gehiago atera garen kalera. Sektoreak Mercosurreko akordioa aurrez aurre errefusatzearen adierazle garbia.

Denbora batez geldiaraztea lortu den arren, Europako Parlamentuak – gure politikari gehienen kontrako botoarekin – Europako Justizia Auzitegira bidali du. Baina beharrezkoa da gizarteari arriskuez ohartarazten jarraitzea. Gainera, Europako Batzordeak behin-behineko aplikazioa eska dezake eta horrek kalte jasanezina ekarriko lieke gure sektore estrategikoei.

Mobilizazioetan berretsi dugu Mercosurreko akordioa ez dugula onartzen, ez herrialde horiekiko merkataritzari uko egiteagatik, baizik eta inportatzen diren nekazaritza eta abeltzaintza produktuek Europar Batasunak bere ekoizleei eskatzen dizkion estandarrak bete ditzaten eskatzen diegulako. Hau bait da Europako kontsumitzaileek gure produktuak kontsumitzean duten elikadura berme bera izateko modu bakarra.

Horregatik, Ministerioari eskatzen diogu akordio hau erabat geldi dezala, Bruselan akordio honen aurka bozkatuz. Gainera, Eusko Jaurlaritzari gogorarazi diogu ez gaudela prest akordio hau onartzeko laguntzen truke. Sailburu batek iradoki zuen bezala, argi uzten dute truke gisa erabiltzen dutela sektorea, beste batzuen negoziorako. Azken finean sektoreari egiten zaion kaltea aitortuz.