Cargando…

Laborategiko haragiari ez! Ez hemen, ez inon!

EHNEk elkarretaratzea egin zuen atzo Zubietan, administrazioak laborategiko haragia egin nahi duen enpresa bati emandako babesagatik protesta egiteko. UAGA kontzentrazioan egon zen. Isilean eta inolako muga administratiborik gabe, Eskusaitzetan (Donostia) munduko laborategiko haragi-ekoizpen planta eraikitzen ari dira. JBSk, munduko haragi-enpresa handienak eta aldi berean Biotech Foods enpresako akziodun handienak, datorren udazkenerako eraikita egotea aurreikusten du. Eta hemen, Euskal Herrian, isiltasuna da nagusi. Laborategiko haragia, kultibo zelularreko haragia edo in vitro lortutako haragia da, animali baten muskuluetatik ateratako zeluletatik sortutako produktua da.

EHNEk etengabe ohartarazi du patenteetan oinarritutako elikadura arriskutsua dela gizartearentzat oro har, baina administrazio batek ere ez du ezer esan. Duela bederatzi hilabete BioTech Foods enpresari laborategia eraikitzeko baimena eman zitzaion. JBSk ekainaren 7an argitaratutako oharrean adierazi zuenez, laborategiko 4.000 tona haragi ekoizteko gai den laborategi eraikitzen ari dira. EHNEren prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.