Cargando…

Astelehena 31, batzar sektorial irekia Arabako Errioxako mahastizain guztientzat

UAGAk batzar irekia deitu du Arabako Errioxako mahastizain guztientzat. Martxoaren 31n astelehenean egingo da, 19:00etan, Guardiako  Kuadrillaren ekitaldi aretoan.

Hona hemen gai-zerrenda:

  1. 2025eko uzta berdearen laguntzari buruzko informazioa.
  2. Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritza Arabako Errioxa ordezkatzeko akreditazio prozesua.
  3. Elikadura katearen Legea. Mahatsa erosteko kontratuak
  4. Beste gai batzuk.
  5. Galde eskeak

Landuko ditugun gaien garrantzia dela eta, parte hartzera animatzen zaituztegu.