Cargando…

Ureztatzaileen Erkidegoak elkartu egin dira beren Uraren Kanonaren aurrean defendatzeko

Arabako Ureztatzaileen Erkidegoak elkarte batean batu dira berriki, beren interesak elkarrekin defendatzeko asmoz. Abokatu-bulego baten eskuetan jarri dira eta Uraren Kanonaren aplikazioa juridikoki aztertzen ari dira.

2022an kontsumitutako uraren likidazio posibleei begira, eta kontutan hartuta uztailetik aurrera Ureztatzaileen Elkarteetara irits daitezkeen eskakizunak, bakoitzari honako izapide hauek egitea gomendatzen zaio:

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodea betetzen dela egiaztatzen duen ziurtagiria idatziz eskatzea.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoari 2022ko ekitaldiko urteko kontsumoen berri ematea. Horrela, aurrerago prestatu beharreko baliabideei begira erabilitako benetako bolumenen justifikazioa lortuko da.

Bestalde, UAGAk negoziatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzarekin, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorerako Uraren Kanona ez aplikatzeari buruzko akordioa lortzen saiatzeko.

+INFO HÉCTOR: 618 670 869