Arabako Errioxan mahasti zaharra mantentzeko laguntzak maiatzaren 31ra arte eskatu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiak mahasti zaharra mantentzeko 2025erako diru laguntzen deialdia publikatu du, lurraldean historia duten mahastien mantenimendua eta kontserbazioa bultzatu eta sustatzeko. Kalitatezko ekoizpenei hauspotze bat emateko.
Laguntza eskatzeko epea 2025eko apirilaren 22tik maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, biak barne. Nekazaritzako ustiategi bakoitzeko gehienez 4.000 euroko diru laguntza jasoko da.
Pertsona juridikoak behartuta daude eskaera telematikoki aurkeztera. Informazioa kontsultatu eta eskaera egin dezakezu egoitza elektronikoaren bidez, esteka honetan:
Dekretua hemen kontsulta dezakezu eta informazio gehiago duzu esteka honetan
