Cargando…

EHEren prebentzio txertoa uztailaren 24a baino lehen eska daiteke Abere zentroan eta dagoeneko kasu bat erregistratu da Araban

Gaur jakin denez, EHE (Gaixotasun Hemorragiko Hepizootikoa) kasu berri bat atzeman da Araban, baina behin betiko konfirmatu gabe dago oraindik. Gure lurraldean gaixotasun hori berriro agertzen bada, kontu handiz ibili behar da.

Zentzu horretan, Ministerioak baimendu berri duen txerto prebentiboa izango du Aberek eta 8. serotipoaren kontrakoa da. Bi dosi beharko dira animalia bakoitzeko eta 5 euro inguruko kostua izango du dosi bakoitzak.

Txertoa abuztutik aurrera eskuragarri egongo dela jakinarazi dute, baina beharrezkoa da ustiategiek aldez aurretik erreserba egitea. Txertoa jarri nahi duten abeltzainek erreferentziako albaitariari deitu behar diote uztailaren 24a baino lehen.