Europar Batasunak beste hamar urtez berritu du glifosatoaren erabilera baimena
Europako Batzordeak azaroaren 16an iragarri zuen Europar Batasunean glifosatoaren baimena 10 urterako berritzeko asmoa. Kontutan hartu behar da 2023ko abenduaren 15ean amaituko zela herbizida horren erabilera onartzeko egungo epea.
Batzordeak berritzeko erabakia hartu du, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) egindako segurtasun-ebaluazioetan oinarrituta.
Estatu kideak glifosatoa duten produktu fitosanitarioen baimen nazionalaren erantzule izango dira, eta haien erabilera murriztu dezakete nazio- eta eskualde-mailan, arriskuen ebaluazioen emaitzaren eta biodibertsitatea babesteko beharraren arabera beharrezkotzat jotzen badute.
UAGAren ustez, komenigarria da produktu horrekiko beste aukera batzuk bilatzen jarraitzea, eta komenigarria litzateke ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duten nekazaritza-teknikak eta -sistemak sustatzea.
