Cargando…

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen eskaera urtarrilaren 2ra arte aurkeztu daiteke

Eusko Jaurlaritzak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki dela argitaratu du, 2024ko urtarrilaren 2ra arte irekita egongo dena.

Laguntza-kategoria hau Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialean (lehengo PASVE) sartuta dago.
Ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastizaintzako ustiategiei zuzenduta dago, mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko eragiketak egin behar badituzte, ustiategien lehiakortasuna handitzeko, laborea klima-aldaketara egokitzeko edo ingurumenaren aldetik jasangarriagoa egiteko.

Hauek dira Arabako Lurralde Historikoan diruz lagun daitezkeen eragiketa motak:
• Kudeaketa-teknikak hobetzea, gidatzeko sistema aldatzeagatik
• Gaintxertaketen bidez barietateak birmoldatzea
• Erauzitako mahastien birlandaketak (landare-osasunaren agintaritzaren aginduz egindakoak)

Eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahal izango dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, esteka honen bidez.

Laguntza hauen eskabideari eta laguntza jaso dezaketen ekintza eta zenbatekoei buruzko informazio gehiago esteka honetan duzu.