Arabako gizarteak ezetz esan dio makroproiektu energetikoen politika honi. Herria alegazioa sinatu!
Joan den larunbatean, 3.000 pertsona inguruk eta 50 traktorek energia berriztagarrien makroproiektuak instalatzeko egungo politikaren aurkako jarrera erakutsi zuten Gasteizko kaleetan. Bide honetatik jarraituz gero, atzera bueltarik gabeko eragina izango du gure lurralde historikoan.
Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAk deituta, manifestazioa Gasteizko erdigunean izan zen, beste energia-politika baten aldeko apustua egiten zuten pankartekin. Ibilbidearen amaieran komunikatu bat irakurri zen, oso-osorik hemen irakur dezakezuna. Manifestazioaren argazkiak ere ikus ditzakezu hemen.
UAGAn eskerrak eman nahi dizkiegu, Arabak beste energia-politika bat nahi eta behar duela erakutsi zuten guztiei, konpainia handien negozioen menpe ez dezaten jarri gure egungo nekazaritza eta abeltzaintza aldarrikatuz. Sindikatuak lanean jarraituko du sektorearen etengabeko jazarpen hori geldiarazteko. Hori dela eta, aurkeztu diren proiektu guztien aurkako alegazioak prestatzen ari gara.
Esteka honetan deskarga dezakezu Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuetarako alegazio herrikoia. Lagundu nahi baduzu, zure inguruan sinadurak bildu eta UAGAra ekar ditzakezu uztailaren 5a baino lehen.
