Arabako erremolatxa inportatutako kanabera azukrearekin zikintzen da
Erremolatxa erauzteko kanpaina betean, Azukarerak aste honetan, Ameriketako herrialderen batetik ekarritako kanabera azukreaz zikindutako kamioi bat bidali du erremolatxa kargatera. Barkutik hartu eta Mirandan deskargatu ondoren, gure zoloetara bidali egin du. Kamioiak 300 kg azukre inguru izango zituen oraindik toberan.
Gure erremolatxak, Europako estandarrekin landatuta, trazabilitatea eta indarrean dagoen araudia betez, kamioia partekatzen du berme berberak betetzen ez dituen produktu batekin. Azkenean kontsumitzaileak, europako prezioekin ordaintzen du supermerkatu linealetan, jatorria eta laborantza baldintzak ezagutzen ez dituen produktu batengatik.
Azukarerak ez du errespeturik; izan ere, erremolatxa ordezkatzeko erabiliko duen produktua, gure ustiategien oinarria izan den laborea eta negozio zifraren oinarria ekarri ditu gure finketara.
Hori guztia enpresak prensa ohar bat bidali duen aste berean. Bertan, honako hau adierazi du: “nekazaria bezero estrategikoa da, eta zerbitzu osoa, pertsonalizatua eta errentagarritasunera bideratua ematen zaio”. Lotsagabekeria.
