Cargando…
cabra amamantando

Industriak ahuntz-esnearen merkatua suntsitu du, Txinak errefusatu dituen soberakin Holandarrekin

Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteen Koordinakundeak (COAG) ahuntz-esnearen ekoizleek bizi duten egoera larria salatu du.

2024ko otsailean industriak batez beste 1,032 €/litro ordaindu zituen Espainian ahuntz-esneagatik, baina une honetan, 0,85€/litrora jaisteko asmoa du. Esne industriak Herbehereetatik datorren ahuntz esnearen eskaintza merkean justifikatu du produktuarekiko prezioaren jeitsiera. Holandako esnearen eskaintzak gora egin du izan ere orain arte bere inportatzaile nagusiena izan dena, Txina,  bere produktuan zuen interesa galdu egin duelako.

Merkatu distortsio honen aurrean eskaintza eta eskaria doitzeko asmoz, COAGek esne kopuruen beharrei buruzko zehaztasunak eskatzen dizkio esne industriari, baina ez dute inolako erantzunik jaso.