Cargando…

Txingorrak laboreak eta nekazaritzako instalazioak txikitu ditu

Ostegun arratsaldean eguraldiaren iragarpenak bete ziren eta txingorra bota zezakeen ekaitza egia bihurtu zen. Arabako lautada ia osoan eta Mendialdean izan du eragina, baita Arabako Ibarretako eta Arabako Errioxako eremu zehatzagoetan ere.

Kalteak oso larriak izan dira, eta ehunekoak aldakorrak izan dira zonaldearen arabera. Baina Gasteiz inguruko babarrun pintak eta ilarrak edo Arabako Mendialdeko patata bezalako laboreak suntsituta daude. Zerealak ere kalte handiak izango ditu, baina oraindik goiz da balorazio zehatz bat izateko.

Lehen sektorearekin batera datorren egoera meteorologikoaren ziurgabetasunaren aurrean, UAGAk gogorarazi du komenigarria dela nekazaritzako aseguruak izatea, aurre egin behar diegun galerak neurri batean behintzat estali ahal izateko. Nolanahi ere, kaltetuak izan diren eta nekazaritza-asegurua duten ustiategietarako parte emateko beharra gogorarazi nahi dugu. Kasu hauetan uzta bilduko bada, %5eko lagina utzi behar da, perituak igaro ahal izateko. Kontutan hartu behar da kanpaina honetan gertatzen ari diren ezbeharren kopuruekin gainezka daudela.