(Castellano) La Asociación de Bodegas Familiares de Rioja abandona el Consejo Regulador
BFRk, Errioxako Familia Upategien Elkarteak (200 bazkide baino gehiago dituenak), aste honetan Errioxa JDKren kudeaketa-organoak uzteko asmoa duela jakinarazi du. Kontseiluaren estrategiarekin ez dago ados eta organo horietako ordezkagarritasuna errealitatearekin ez dator bat.
UAGAk Familia Upeltegien erabakia deitoratu du, eztabaida-foroetan aktiboki parte hartzea funtsezkoa dela uste duelako, izan ere, erretiratzeak ziurgabetasun handiagoa sortzen du sektorearentzat jada zaila den garai batean.
Kontseiluan dauden gainerako erakundeekin batera – ABRA-k izan ezik –, komunikatu bat igorri du, non elkarteari bere jarrera berriz aztertzeko eta gobernu-organoetara eta negoziazio-mahaietara itzultzeko eskatzen zaion, estatutuak berrikusteko prozesuan elkarlanean arituz, adostasun zabalagoa lortzeko helburuarekin.
Erakundeek uste dute erretiratzearen benetako arrazoia Lanbide arteko Erakundearen estatutuak mantentzea izan daitekeela, BFR-PROVIRi mesede egiten ez diona. Elkarte honek estatutuak aldatzeko eskatu izan du, elkarte bakoitzak dituen upeltegien kopurua kontutan hartzeko erakunde bakoitzaren ordezkagarritasuna zehazterakoan.
