Digitalizazio jardunaldiak Arkauteko Nekazaritza Eskolan
Arkaute Nekazaritza Eskolak bi jardunaldi antolatu ditu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektorean dauden profesionalei plataforma digitalen garapen teknologikoa erakusteko.
Lehenengo jardunaldia urriaren 30ean izango da. Bertan, makineria enpresa batek informazioa biltzeko eta lanak programatzeko dauden aukerak azalduko ditu. Horretaz gain plataforman hainbat lan aldez aurretik programatzeko aukera ere dago, lana egiten dutenean momentuan eraginkorragoak izateko.
Bigarren jardunaldia azaroaren 6an izango da. Beste enpresa batek simulagailuetan egiten den lana azalduko du eta ereiteko, ongarritzeko, fitosanitarioak aplikatzeko, uzta biltzeko eta abarrerako lanak programatu eta simulatuko ditu.
Informazioa kontsultatu eta izena eman dezakezu esteka honen bidez.
