Arabako Errioxan mahastizaintzaren sektorean enplegua sustatzeko jardunaldia
UAGAk, Lanbiderekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du aste honetan Arabako Errioxako Kuadrillan, mahastizaintzako kanpainetan lan egin nahi duten langabeentzat.
Sindikatuak udaberriko kimaketa eta desniete kanpainarako lan eskaintzaren baldintzak aurkeztu zituen; soldata baldintzei buruzko zalantzak argitu ziren, lanaldian zehar etxea hartzeko aukerari buruzkoak argipenak eta UAGAk koordinatzen dituen beste nekazaritza kanpaina batzuetan lan egiteko aukerari buruzkoak ere.
Jardunaldian Lanbideko teknikarien laguntza izan genuen eta bertaratu zirenek enpleguaren arloan zituzten zalantzak argitu zituzten. Lan orientazioko saio bat eman zuten eta gaur egun edozein prestazio jasotzen ari diren pertsona guztientzat dauden enplegurako pizgarriak azaldu zituzten.
