UAGAk irailean egingo den Nekazaritza Merkatu Gardenean ekoizle gisa parte hartzera gonbidatzen zaitu
UAGA, AGArekin batera, irailerako Nekazaritza Merkatu Garden berria antolatzen ari da. Hitzordua irailaren 14an izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan, Correosen aurrean, goizeko ordutegian.
Merkatu honek nekazaritzako produktuen zuzeneko salmenta eta sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzen ditu.
UAGAtik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Bertan zure produktuak saldu eta gizarteari Araban eta Trebiñun nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko pertsonek ekoizten dituzten elikagaien berri eman diezaiokezu.
