Gogoratu: trafikoko gorabeherak egongo dira Ironman frogagatik igande honetan, uztailak 14
Uztailaren 14an, igandea, Ironmanen kirol-probaren beste edizio bat ospatuko da eta eragin handia izango du Uribarri urtegitik Gasteizera bitarteko trafikoan.
Lasterketa igarotzearen eragina jasaten duten ustiategiek nekazaritzako lanetan duten inpaktua minimizatzeko, batez ere kooperatibetarako sarbideak bezalako zona gatazkatsuetan, gomendatzen dizuegu honekin batera doan planoa eta erakundeak proposatzen dituen ibilbide alternatiboak kontsultatzea.
Antolatzaileek jakinarazi dute debekatuta dagoela lasterketaren noranzkoan zirkulatzea, ez, ordea, kontrako noranzkoan. Arazoren bat izanez gero, Trafikora dei daiteke, 945 28 54 00 telefono-zenbakira.
