Cargando…
Ordenador para gestión de explotación lechera

Irailaren 25era arte, elikatze-katea digitalizatzeko laguntzen epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzak elikadura-katearen eta egurraren industriaren digitalizazioa sustatzeko eta bertako lehiakortasuna hobetzeko laguntza-deialdi bat argitaratu du.

Laguntza-lerro hauek ezarri dira:

1) Enpresek digitalizazioan hasteko laguntzak: soluzio digitalen inplementazioa, ERP motako kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo merkataritza elektronikoaren ezarpena, besteak beste.

2) Enpresek digitalizazioan aurrera egiteko eta 4.0 teknologia txertatzeko laguntzak.

3) Abeltzaintzako ustiategientzako laguntzak, geolokalizazioko eta itxitura digitaleko lepokoak eskuratzeko.

Ekipamenduek aplikazio mugikorra edota web-aplikazioa izan beharko dute animaliaren posizionamendua denbora errealean kontrolatzeko, hesi birtualak sortu eta abereen eremuak zehazteko, animaliekin elkarreraginean aritzeko, animaliek zehaztutako hesi birtualak errespeta ditzaten. Honekin batera, bateriak kudeatzeko sistema bat izan behar dute.

Laguntzei buruzko informazioa zabaldu eta tramitazioa online egiteko, esteka honetan.