Maiatzaren 22ra arte, titulartasun partekatuko ustiategientzako laguntzak
Nekazaritza Ministerioak titulartasun partekatuko ustiategietarako laguntzen deialdia argitaratu du. Ustiategien Gizarte Segurantzako kuoten zati bat ordaintzen laguntzea du helburu.
Onuradun izan daitezke titulartasun partekatuko ustiategien erregistroan alta emanda dauden ustiategiak.
Erakunde onuradun bakoitzaren urteko gehieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da gehienez.
Laguntzak eskatzeko, deialdiaren I. eranskina aurkeztu behar da, behar bezala beteta eta bi titularrek sinatuta. Hemen deskarga dezakezu eranskina.
Esteka honetan, laguntzei buruzko informazio guztia kontsultatu eta izapidetze telematikoa egin dezakezu.
