Cargando…

Jairo Restrepo eta Jesus Eslavaren jardunaldi arrakastatsua

Ostegun honetan Natuaraba, UAGA eta Udapak antolatutako nekazaritza organikoaren jardunaldia ospatu zen Alegrian. Berrogeita hamar lagun baino gehiagok hartu zuten parte topaketan eta bertan izan ziren Jairo Restrepo, gaian aditua, eta Jesus Eslava, Vitaveris enpresako arduraduna.

Jardunaldia lurzoruaren bizitza suspertzean oinarritu zen, materia organikoa finkatzeko gaitasuna hobetu eta ongarritzearen eraginkortasuna handitzeko. Elikagai osasuntsuagoak eta errentagarriagoak ekoizteko eta laboreen kalitatea eta ekoizpena handitzeko tresna berriak azaldu ziren.