Uztailaren 16an, igandea, Ironman probak eragindako trafiko-gorabeherak gogorarazten dizkizugu
Igande honetan, Ironmaneko kirol-proba egingo da Araban, eta Uribarri urtegiaren inguruan eta Gasteizeraino zirkulazioan gorabehera handiak eragingo ditu.
Karreraren ibilbideak ustiategien nekazaritza-lanetan ahalik eta eragin txikiena izan dezan, batez ere, eremu gatazkatsuetan (kooperatibetarako sarbideak, esaterako), albiste honekin batera doan planoa kontsultatzea gomendatzen dizuegu. Hemen deskargatu dezakezu.
Antolatzaileek jakinarazi dute debekatuta dagoela lasterketaren noranzkoan zirkulatzea. Arazorik izanez gero, Trafikora dei daiteke 945 28 54 00 telefonoan.
