Cargando…
Concentración de pastores en Txindoki

Ardi-sektorearen kontzentrazioa kontratuak ekoizpen-kostuen azpitik daudela salatzeko

Gaur goizean, EHNEk artzainen elkarretaratzea antolatu du Larraitzen  eta UAGAko artzainak bertan izan dira. Esnetarako ardien sektoreko prezioen egoera salatu dute, ekoizpen-kostuen azpitik dauden kontratuen aurrean. EHNEk iragarri du Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentzian (AICA) salaketa aurkeztuko duela.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Behatokiaren arabera, ardi-esnea ekoizteko kostua 1,63 €/litrokoa da, eta ekoizleari ordaindu zaion prezioa, berriz, 1,20 – 1,30 €/ litro bitartean kokatzen da. Elikadura katearen Legeak kontratuak bi hilabete lehenago sinatu behar direla ezartzen du, ekoizpen-kostuak estaliz. Hala ere, oraindik artzain batzuk kontratu idatzirik gabe saldu behar izaten dute eta enpresa gehienek ez dute oinarrizko prezioa estaltzen. Irregulartasun horiek industriei behin eta berriz jakinarazi dizkiegu.

EHNEk gizarteari eta indarrean dauden legeak betetzen direla bermatu behar duten erakundeei ohartarazi nahi diegu esnearen prezio hauekin eta ekoizpen-kostuen igoerarekin, esne sektorea galzorian dagoela.

Prentsa oharra osoa hemen kontsulta dezakezu.