Eskerrik asko!
UAGAk eskerrak eman nahi dizkie mobilizazio bi egun hauetan sektorearen deialdiarekin bat egin duten guztiei, beste nekazaritza politika bat behar dugula eta gure lanetik bizitzen jarraitu nahi dugula argi eta garbi esateko.
Guztion inplikazioa, konpromisoa eta ahalegina ezinbestekoak izan dira landa eremuko errealitatea ikusarazteko eta baldintza justu eta duinak aldarrikatzeko. Eskerrik asko erakutsitako batasunagatik eta erantzukizunagatik. Afiliazioari, ATACA elkarteari eta egunotan gure aldarrikapenekin bat egin duten pertsonei mila esker. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiogu traktoreak hiriko kaleetatik igarotzean gure babesa helarazi diguzuen herritar guztiei.
