Maiatzean hasiko gara Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzen
Aurreko urteetan bezala, UAGAk baserritarren Hidrokarburoen Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetuko ditu. Zerga hori 2024. urteko nekazaritza gasolioaren kontsumoen arabera egiten da.
Gasteizko gure bulegoetan eskaera egiteko epea maiatzaren 5ean hasiko da eta uztailaren 24ra arte egongo da zabalik. Guardiako bulegoetan, udaberriko kimaketa kanpainaren ondoren hasiko da.
Laguntza izapidetzeko, 2024an kontsumitutako nekazaritza gasolioaren fakturak aurkeztu behar dira, erabilitako makineriaren matrikulak eta ereduak eta diru laguntza ingresatu nahi den kontu-zenbakia ere. Aurreko urteetan eskaera UAGArekin egin baduzu eta aldaketarik ez badago, fakturak ekarri besterik ez da egin behar.
Zerbitzuaren prezioa doakoa da 100 eurotik beherako itzulketetarako, 10 eurokoa (BEZa barne) 1.000 eurora arteko itzulketetarako eta 20 eurokoa (BEZa barne) 1.000 eurotik gorako itzulketetarako. Epez kanpo egindako eskaeren prezioa 5 euro igoko da.
