Lehendakaria, upategi handiekin
Imanol Pradales lehendakaria Oionen izan da aste honetan, Bodegas Faustinoren eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian. Deigarria da, izan ere duela bi aste ospatu zen mahats bilketaren jaian lehendakaria ez zelako agertu.
Mahats-bilketaren jaia eskualde oso baten jaia da nekazari eta upategi guztiena. Oionera bakarrik joatea, enpresa-talde handi baten deira, intentzio adierazpen bat dirudi, baita sektore osoarekiko errespetu falta ere.
