Cargando…

Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako produktuen hurbileko salmenta arautu du dekretu berri baten bidez

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi argitaratu du hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioak, trazabilitatekoak, etiketatzekoak eta publizitatekoak arautzen dituen dekretua.

Hurbileko salmenta ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean saltzea da, azoka batetan zein telematikoki egiten bada ere, hau da betiere telefonoz edo interneten bidez  kudeatu eta produktua adostutako leku batean entregatzen bada.

Arau berriak zirkuitu laburreko salmentaren kontzeptua birdefinitzen du, eta baldintza gisa ezartzen du gehienez bitartekari bat egotea ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean. Era berean, baldintza higieniko-sanitario, etiketatze, kontrol eta arau-hausteetako  baldintzak jasotzen ditu.

Halaber, perretxiko edo sasien hurbiltasun-salmentarako  eta arrautzen ekoizpen zein zuzeneko salmentarako baldintza espezifikoak jasotzen ditu.