Cargando…

Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du prest Nekazaritza Koaderno Digitala

UAGA Nekazaritza Koaderno Digitalari buruzko bilera batean izan da aste honetan, eta, orain dela aste batzuk jakinarazi genuenez, irailaren 1etik aurrera ustiategi gehienentzat indarrean jarriko da.

UAGAk ez du ulertzen nola exijitu ahal zaion sektoreari baldintza hori betetzea, kontutan hartuta bi hilabetera oraindik ez dagoela aplikaziorik haren erabilera eta funtzionamendua egiaztatu ahal izateko. Nekazarien erakunde guztiek Ministerioari izapide burokratiko berri horren nahitaezkotasuna atzeratzea eskatu diote, baina oraingoz hasierako datak mantentzen dira.