Cargando…

Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxarako destilazio-laguntzak onartu ditu

Eusko Jaurlaritzak Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespean dauden ardoak destilatzeko ezohiko laguntzak emateko agindua onartu du aste honetan.
Laguntza horiek 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 20ra bitartean upeltegiek borondatez egindako destilazioa babestuko dute. Gehienezko destilazio kopuruak upeltegi bakoitzak egindako bolumenaren araberakoak izango dira:
• Errioxa JDKk babestutako eta 2023an EAEn ekoitzitako ardoaren ekoizpen osoaren % 100a, 250.000 litrotik beherako ekoizpenak dituzten upategietarako eta ardogintzako kooperatiba guztietarako.
• 250.000 eta 500.000 litro arteko ekoizpenetarako % 50koa izango da
• 500.000 litro edo gehiagoko ekoizpenetarako %20 koa izango da

Bestalde, honako hau gehitu da:
250.000 litro baino gutxiago egiten dituzten upeltegientzat: % 5eko murrizketa mailakatua.
250.000 litro baino gehiago eta 500.000 litro baino gutxiago egiten dituzten upeltegien kasuan: % 2,5eko igoera/murrizketa mailakatua.
500.000 litro baino gehiago egiten dituzten upeltegien kasuan: % 1eko igoera/murrizketa mailakatua.
Upategi batek ez balu ardorik egin 2023an, elaboratutako azken uztaren urterokoa hartuko litzateke erreferentziatzat eta Kontseilu Arautzaileari aurkeztuko litzaioke. Errioxa JDKk babestutako eta EAEn egindako ardo destilatuaren litroko laguntzaren balioa 0,92 €/ litrokoa izango da ardo beltzarentzat eta 0,91 €/ litrokoa ardo gorriarentzat.
Agindua EHAAn ofizialki argitaratu arte itxaron beharko da eskaera egiteko moduari eta dagozkion epeei buruzko xehetasun guztiak jakiteko. Informazio gehiago esteka honetan duzu: