Cargando…
supermercado

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Elikadura Katearen Legea arautzen duen dekretua onartu du

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak aste honetan Elikaduraren Kateari buruzko Legea Euskadin garatzeko zenbait neurri eta tresna bere lurralde-eremuan arautzen dituen dekretua onartu du.

Dekretuak Legearen neurriak Euskal Autonomia Erkidegora ekartzen ditu, eta legea garatzeko beharrezkotzat jo dituen beste tresna batzuk arautzen ditu, hala nola “Euskadiko Elikadura Kontratazioaren Merkataritza Jardunbide Egokien Kodea” eta “Euskadiko Elikadura Katearen Behatokia”. Bi tresna hauek aurrerapausoa dira, baina, UAGAren iritziz, ez dute aldaketa handirik eragingo, ez baitira lotesleak.

Eusko Jaurlaritzaren prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.