Gobernuak Ekialde Ertaineko krisiak eragindako input igoerari aurre egiteko neurri sorta bat onartu du
Gobernu zentralak pasaden ostiralean neurri ekonomikoen sorta bat onartu zuen, Ekialde Ertaineko krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko. Izan ere, lehen sektorean, gasolioa edo ongarriak bezalako inputak asko garestitu egin dira. Neurri horiek Diputatuen Kongresuak babesa jaso zuen atzo.
Laburbilduz, honako hauek dira neurriak:
⛽ NEKAZAL GASOLIOA
20 zentimo/litroko dirulaguntza ekainaren 30era arte.
✅ Ez duzu aparteko eskaerarik egin behar: automatikoki eskatzen da hidrokarburoen zerga berezia itzultzeko zure ohiko eskaerarekin.
Aurrekontua: 52 milioi €
ONGARRIAK
Prezioen igoera konpentsatzeko zuzeneko dirulaguntza.
✅ Oraingoan ez dago NPB kobratu beharrik: nahikoa da Nekazaritza Ustiategien Erregistroan alta emanda egotea.
Aurrekontua: 500 milioi €
FINANTZAKETA (ICO-MAPA-SAECA linea)
300 milioi €ko gehiago nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorerako kredituetan:
225 M € maileguak diruz laguntzeko
75 M € SAECA abaletarako
ZERGA-MURRIZKETAK
⚡ Elektrizitatearen BEZa: % 21etik % 10era
Gasaren, pelleten eta egurraren BEZa: % 21etik % 10era
⛽ Gasolinaren eta dieselaren BEZa: % 21etik % 10era
Neurrien laburpen xehatu bat eta MAPAk egindako aurkezpen bat kontsulta ditzakezu hemen, baita COAGek bakoitzaren laguntzak kalkulatzeko egindako kalkulagailua ere.
COAGek, gainera, neurriak abeltzaintzako plastikoetara zabaltzea eta erlezaintza sektorerako gasolio kontsumora hedatzeko eskatu du. Prentsa oharra hemen kontsulta dezakezu.
