AHTren desjabetzeen aurka protesta egingo dute Rivabellosan igandean
Aste honetan, UAGAk, beste erakunde batzuekin batera, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko nekazal lurren espoliazioa salatzeko prentsaurreko batean parte hartu du.
Prentsaurrekoan adierazi dutenez, “Miranda-Gasteiz tartea deserrotze sententzia bat da, gure lanaren aurkako atentatua eta gure nortasunaren parte den paisaia baten mutilazioa”. Gainera, AHT igaroko ez den eremuetan ere, lursailak desjabetu dira batzuk harrobi gisa erabiliko dira, ingurumen inpaktuaren izapiderik igaro gabe eta proiektua merketzeko helburu bakarrarekin.
Era berean, salatu da erakundeek ez dutela interesik, ingurumena askoz gehiago errespetatzen duen eta ekonomikoagoa den AHT horren alternatiba aztertzeko.
Horregatik guztiagatik, dei egin zaie herritar guztiei igande honetan, urtarrilaren 26an, Rivabellosako Boilurraren Azokan protesta egiteko. Kaltetutako herriok justizia, errespetua eta garapen inklusiboa eta iraunkorra eskatzen dugu.
Parte hartu!
