Cargando…
remolacha azucarera

UAGAko erremolatxaren kolektiboak urteko batzarra egin du uzta hasi aurretik

UAGAko erremolatxaren kolektiboak urteko batzarra egin du uzta-kanpaina hasi aurretik. Kanpainaren aurreikuspenak eta kolektiboaren datu garrantzitsuenak azaldu dira. Honekin batera, azukrearen prezioak Europan izan duen bilakaerari buruzko datuak, araudiaren inguruko gaiak eta laguntzen ingurukoak ere partekatu dira.

Laborantzari dagokionez, urte zaila izan da. NNIak hazietan erabiltzea debekatu da, harri-jasa larria egon da, lehortea eta tenperatura altuak eman dira eta Zerkosporaren eragin oso nabarmena izan da. Horrekin guztiarekin, azken asteetan egindako laginketen emaitzek erremolatxaren azukre aberastasuna nabarmen murriztu dute aurreko urteekin alderatuta. Aberastasuna %20 inguru murriztuko dela aurreikusten da eta horrek azken errendimendua nabarmen galtzea suposatuko du.

+INFO SUGOI: 675  707 696