Nekazal sektoreari traizio berri bat, EB eta Australia merkataritza akordio berri bat sinatu dute
Europako Batzordeko presidenteak akordio bat sinatu du Canberran aste honetan, Australiako behi eta ardi haragiaren hamarnaka mila tonari Europako merkatuko ateak irekitzeko. EBn eskatutakoekin estandarrekin bateraezinak diren produktuak, Europako ekoizleak umezurtz usten dituenak eta Ekialde Ertaineko Gerrak eragindako nekazaritza kostuen krisaren kontestuan. COAGek gogor gaitzetsi du akordio hori, kolpe zuzena baita Espainiako eta Europako nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen bideragarritasun ekonomikoarentzat, ustiategien kalteberatasun handieneko unean.
Sektore kaltetuenak honako hauek dira: behi-haragia (30.600 tonako muga-zergen kuotarekin, egungo 3.389 tonen aldean), ardi-haragia (25.000 tona, egungoa baino lau aldiz gehiago), azukrea (35.000 tona), arroza eta esnekiak.
COAGek uste du Europako Batzordeak negoziazio hori azkar eta modu opakuan itxi duela, adostutako kuotei buruzko ebaluazio zorrotz eta gardena egin gabe. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio presaz eta irmo joka dezala Europako erakundeen aurrean, akordioaren izapidetzea eteteko. “Akordio hau bere horretan aplikatzen bada, ustiategiak itxiko dituztelako. Eta ixten dituzten ustiategiak ez dira berriro irekitzen. Eta abeltzainik gabe geratzen diren herriak ez dira berriro betetzen. Eta galtzen den elikadura burujabetza ez da berreskuratzen” adierazi du COAGeko idazkari nagusiak Bruselan egindako hitzaldi batetan eta gaineratu du parte garen Europako nekazaritza erakundeekin lanean ari direla akordio hori ez berresteko.
