Abuztuaren 8an irekiko da Nekazaritzako Makineriaren Estatuko Renove Planaren laguntzak eskatzeko epea
El Ministerio de Agricultura ha publicado la Orden por la que se convocan las ayudas correspondientes al Plan nacional de Renovación de maquinaria agrícola, PLAN RENOVE 2024.
Nekazaritza Ministerioak Nekazal Makinak Berritzeko Plan Nazionalari (RENOVE 2024 PLANA) dagozkion laguntzen deialdia argitaratu du.
Dirulaguntza hauek makina berriak erosteko dira, baina horretarako beste makina zahar bat txatarrara bideratu behar da. Besteak beste:
Nekazaritzako traktoreak edota makina automotrizeak: biltzeko makinak, produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, mindak aplikatzeko makinak, manipulazio/karga ekipoak eta landare hondakinen birringailuak.
Arrastatutako edo esekitako makinak: zuzen ereiteko makinak, ongarritzeko makinak, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak, landare-hondakinak birrintzeko makinak, landare-estalkiak, minda lurrean aplikatzeko sistema lokalizatuak dituzten zisternak, bai eta lurrean minda lokalizatuki aplikatzeko sistemak ere, zisterna edozein dela ere.
Eskabidea aurkezteko asmoa baduzu, epea irekitzen den egunean egitea gomendatzen dizuegu, abuztuaren 8an, ostirala; izan ere, laguntza aurkezpen ordenaren arabera ematen da eta funtsak ia egun berean agortzen dira. Hala ere, epea irailaren 15era arte dago zabalik.
Eskabidea modu telematikoan egin behar da, esteka honen bidez
+INFO HECTOR: 618 670 869
