Uztailaren 7an zabalduko da Nekazaritzako Makineriaren Estatuko Renove Planaren laguntzak eskatzeko epea
Nekazaritza Ministerioak Nekazaritzako Makineria Berritzeko Plan Nazionalari (RENOVE PLANA 2023) dagozkion laguntzak argitaratu ditu.
Laguntzak makina zaharrak makina berriekin ordezkatzeko bideratuta daude; besteak beste, traktoreak, makina automotrizeak, ongarriak eta produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak, zuzenean ereiteko makinak, minda-zisternak eta minda aurkitzeko osagarriak.
Era berean, aurtengo deialdian uzta- eta inausketa-hondakinak birrintzeko makinak eta manipulazio- eta karga-ekipo automotrizeak erosteko dirulaguntzak sartzen dira. Makineria erosteko beste finantza-sistema batzuk ere onartzen dira, hala nola leasing edo renting ereduak, kontutan hartuta eredu hauek sektorean gero eta ohikoagoak direla.
UAGAk gomendatzen du eskaera ahalik eta azkarren aurkeztea, uztailaren 7an bertan, izan ere, laguntza aurkezteko ordenaren arabera ematen da, eta funtsak azkar agortu daitezke, baita ordu gutxitan ere, aurreko urteetan gertatu den bezala.
Hala ere, eskaerak aurkezteko epea uztailaren 7an hasi eta irailaren 15ean amaituko da.
Eskabidea modu telematikoan egin behar da, esteka honen bidez.
Araudia kontsultatu eta laguntzei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu.
Tramitaziorako laguntza behar baduzu, jarri UAGArekin harremanetan.
+INFO IRATXE (661 61 99 24)
