Cargando…

EHNEk Nekazaritza eta Abeltzaintza Saila eskatzen du Eusko Jaurlaritza berrian

Datorren ekainean Euskadin Lehendakari berria eta Jaurlaritza egitura berria izango dira. Gaur egun, gobernua osatuko duten alderdi politikoak beren egitura eta gobernua osa dezaketen sailen kopurua negoziatzen ari dira. EHNEk eskatzen du, une erabakigarri honetan, lehen sektoreak sail propioa eta esklusiboa izatea, aurkezten zaizkion erronkei aurre egin ahal izateko.

Lau legegintzaldi daramatzagu, beste sail batzuekin nahastuta, Jaurlaritzan presentzia galtzen beste gai batzuen aurrean, eta argi utzi nahi dugu lehen sektoreak tokia behar duela administrazioetan, bere garrantzia eta berezitasuna islatzeko. Sail propio batek nekazaritzako eta elikagaigintzako gaien kudeaketa eraginkorragoa eta koherenteagoa izatea bermatuko luke, eskumenak beste sail batzuekin gainjartzea saihestuz; izan ere, esperientziak erakutsi duen bezala, gatazkak eta oztopoak sortzen ditu lehen sektorerako politika eraginkorrak ezartzerakoan. Adibide zehatz bat nekazaritza lurra energia berriztagarriko proiektuak instalatzeko erabiltzean dugu, non energia industrien interesak nekazal lurraren defentsaren gainetik nagusitzen diren, lurra baliabide urria eta baliotsua, gure elikadura Segurtasuna bermatzen duena eta oreka ekologikoari laguntzen diona dela jakina denean.

Horregatik guztiagatik, alderdi politikoei deia egiten diegu erakuts dezatela, behingoz, lehen sektorearen aldeko apustua eta balio estrategikoa, Eusko Jaurlaritzan merezi duen pisua emanez, Sail propio baten bitartez. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Saila deituko den sail propioa.

Hemen ikus desakezu prentsa-ohar osoa.