Dosi aldakorra tratamendu fungizidan, NEKADI GO proiektuaren proba pilotua
UAGAk gidatzen duen NEKADI-GO lankidetza-proiektuak doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzea du helburu. Honekin batera, proiektuak labore estentsiboetan lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko plataforma bat sortu nahi du.
Aste honetan zerealen tratamendu fungizidaren dosifikazio aldakorrari buruzko proba pilotu bat egin dugu, produktu fitosanitarioen eta uraren erabilera optimizatzeko helburuarekin.
Proba egiteko, tratamenduaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen duen preskripzio-mapa bat sortu egin da. Dosia laborearen beharretara egokitu da, hosto-eremuaren indizearen (LAI) arabera, lurzoruaren azalera-unitateko hostoen estaldura kontuan hartzen duena. Datozen asteetan, tratamenduaren kalitatea, produktu fitosanitarioaren eta uraren aurrezpena eta lortutako gainerako emaitzak aztertuko dira.
Datozen asteetan, babarrunaren laborantzako ureztapenari buruzko proba pilotuari ekingo zaio, zein uraren erabilera garapen-une bakoitzean laboreak dituen beharretara optimizatzen saiatuko dena.
+INFO SUGOI: 675 707 696
