Arabako Aldundiak Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (EHE) berri eman du
Arabako Foru Aldundiak UAGA eta abeltzaintza-sektoreko elkarte eta eragileak bildu ditu aste honetan, EHEk Araban duen egoera lehen eskutik azaltzeko. Bileran azaldu zuenez, gaur egun Araban ez dago baieztatutako kasu positiborik.
Gaixotasunaren xehetasun batzuk ere zehaztu ziren, mingain urdinaren gaixotasunaren antzeko alderdiekin. Sintomak zortzi egunen buruan ikus daitezke, eta animalia indartsuen kasuan, litekeena da sintomarik ere ez ikustea. Uste dute ustiategietan kutsatutako animaliak %10 ingurukoa izan daitekeela, eta horietatik %0,6k animaliaren heriotzara iritsi daitezke.
Gomendio orokorra animaliak behatzea da, tratamendu aringarriak edo intsetuen aurkakoak aplikatzea ahalbidetuko duen diagnostiko goiztiarra lortzeko.
Foru erakundeak udalerrika positiboei buruzko datuak webgunean eguneratzeko, EHEri buruzko informazio-triptikorako esteka eta SMS bidezko informazioa bidaltzeko konpromisoa hartu zuen.
