Cargando…
ProWein feria vino

Aldundiak dei egin die ardoaren exportazioa sustatu eta merkaturatu nahi duten Arabako Errioxako upategiei

Nekazaritza Sailak erabilgarritzat jo du Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako proiektuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartu nahi duten upeltegi guztiak bilduko dituen zerrenda bat eratzea.

Joan den astean SMS bidez jakinarazi genuenez, interesa duten upeltegi guztiek izena emateko eskaera telematikoa egin dezakete esteka honetan.

Zerrendan onartuz gero, Arabako Foru Aldundiaren informazioa jaso ahal izango da Arabako Errioxa Estatuan eta beste herrialde batzuetan sustatzeko eta merkaturatzeko aurreikusitako ekintzei buruz, bai eta ekintza horietan parte hartzeko eskubidea ere. Hemen duzu informazio gehiago.