Cargando…
cajas de leche

Aldundia 2022ko BEZa itzultzen hasi da, produktu jakin batzuei aplikatutako %0ak eragindako likidezia faltari aurre egiteko

Foru Ogasunak aste honetan jakinarazi dio UAGAri 2022ko BEZaren lote bat itzuli diela 250 zergaduni baino gehiagori, ia 2,5 milioi euroko zenbatekoan.

Itzulketa hori -ohiko datak baino lehenago- UAGAk egindako eskaeraren ondorio da, ustiategi batzuen likideziarik eza dela eta, saltzeko BEZik ez dutelako jasanarazten, inflazioa murrizten saiatzeko elikagai batzuetan zerga hori kendu egin zelako.

Jakinarazi digutenaren arabera, lotean sartu gabeko espedienteak egon daitezke, ikuskapen-zerbitzuaren txostena egiteko zain daudelako edo zerga-betebeharrak egunean ez dituztelako. Afiliatutako ustiategiren bat kasu horietan ez badago, baliteke, BEZari dagokionez, nekazari edo abeltzain gisa erroldatuta ez egotea. Azken kasu honetan, Zeharkako Zergen Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dute, hurrengo itzulketa prozesuan itzulketa izapidetzeko.