Nekazaritzako makineria maneiatu eta mantentzeko ikastaroa
Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Lanbiderekin batera, nekazaritzako makineria maneiatu eta mantentzeko ikastaro bat programatu du, ekainaren 5ean hasiko dena.
120 orduko iraupena du eta goizeko ordutegian, ikastaroa doakoa da eta langabeei zuzenduta dago.
Interesdunek Lanbiden eman dezakete izena.
