Cargando…

Zierbena 2, 3 eta 4 parke fotovoltaikoen aurkako alegazioak prestatzen jarraitzen dugu. Araba defenda dezagun!!

Gogorarazten dizuegu UAGA alegazioak prestatzen ari dela duela bi aste argitaratu ziren 2., 3. eta 4. parke fotovoltaiko proiektuen aurka. Nekazari, abeltzain edo kaltetutako herrietako bizilagun bat bazara jarri harremanetan UAGArekin alegazioak egiteko.

Bestalde, herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekainaren 1ean Gasteizen deitu dugun mobilizaziora joatera. Lehen sektorearen, gure herrien eta orotara, Arabako gizarte osoaren bizitza baldintzatu nahi duten proiektu energetiko horien aurka protesta egiteko. Mobilizazioa Bilbo plazatik abiatuko da 12:30ean, oinez doazen pertsonentzat zein traktoreentzat.

Araba defenda dezagun! Parte hartu!!

Hemen deskarga dezakezu manifestazioaren kartela.