Cargando…

Asteartean Agurainen mendiko abeltzaintzaren aldeko elkarretaratzea izango da. Parte hartu!

Urriaren 8an, asteartea, ehun urtetik gorako ganadu-azoka ospatuko da Agurainen. Hori dela eta, UAGAk, Altxa Latxak elkartearekin batera, elkarretaratze bat egingo du mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen eginkizuna balioan jartzeko. Era berean, sektoreak bizi duen egoera zailaz ohartarazi nahi dute, otsoaren presentziak mehatxatzen baitu eta, gelditu beharrean, hedatzen jarrai baitezake Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Kudeaketa Planari esker.

Elkarretaratzea 14:00etan izango da Aguraingo Santa Maria plazan. Parte hartzera eta gure lurraldeko abeltzainei babesa adieraztera gonbidatzen zaitugu.