Cargando…

«Nola ikusten dut nire herria», Landa Munduaren Egunerako haur eta gazteentzako lehiaketa artistikoa

Landa Munduaren Eguna dela eta, Caritasek, ACOArekin, Arabako Landa Eremuko Kristauekin, Gure Soroarekin, Landa Inguruneko Emakumeen Sarearekin eta UAGArekin batera, 4 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako lehiaketa antolatu dugu, belaunaldi berriek beren herrietako bizitza nola ikusten duten jakiteko.

Artearen bidez egitea nahi dugu eta, horregatik, marrazketa, kontaketa, argazki eta bideo modalitateak proposatzen dizkizuegu, bakoitzaren adinari dagokion kategoriaren arabera.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da landa eremuan bizitzea eta lanak 2024ko apirilaren 26a baino lehen aurkeztea. Lehiaketaren erabakia maiatzaren bigarren astean izango da, eta sari-banaketa, maiatzaren 17an. Triptiko informatiboa eta lehiaketaren oinarriak hemen deskarga ditzakezu.