Sasoikako lanaren kanpainak hasi dira: kontratatzerako orduan kontuan hartu beharreko gaiak
Irailean hasi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan sasoikako langile gehien kontratatzea eskatzen duten kanpainak, hala nola mahats-bilketa, patata-uzta edo sagar-bilketa. UAGAk sasoikako langileak kontratatzeko alderdi garrantzitsuenetako batzuk gogorarazi nahi dizkizu:
Egiaztatu zelaietan lan egingo duten pertsonak zehazki kontratatu direnak direla. Horretarako, nortasuna egiaztatzen duten jatorrizko agiriak eskatu behar dira (AIZ, lan-baimena), eta egiaztatu behar da horiek direla zelaian lan egiten duten pertsonak direla egunero.
Nahitaezkoa da laneko arriskuen prebentzioa estalita izatea prebentzioko enpresa espezializatu batekin kontratatu aurretik, bai eta lan-istripuak eragindako heriotza eta baliaezintasun kasuak estaliko dituen aseguru bat ere.
Lanaldiaren eguneroko erregistroa egin behar da: pertsona bakoitzaren lanaldiaren hasiera eta amaiera ordutegi zehatza barne hartuta, pertsona horrek sinatuta eta lantokian eduki behar da.
Gizarte Segurantzan aldez aurreko altak: langileek alta emanda egon behar dute dagokien finkan lanean hasten diren unean.
“Azpikontratatzaileen” zerbitzua ez erabiltzea: Mafien jokamoldea izan daitekenez, ikuskaritzak oso gainean egoten dira izun handiak ezarriz, mafietakoak izan baitaitezke. Eskulana lagatzea legez kanpokoa da.
Prestazio edo pentsioren bat (erretiroa, langabezia…) jasotzen duten pertsonak lanera ez eramatea.
Kontratatzaileak langileei ostatu duina eman behar die kanpainak irauten duen bitartean, betiere sasoikako langileak ustiategitik 75 km baino gehiagora bizi badira.
Ez dago baimenduta nekazarien artean koadrilak aldatzea titularretako batekin bakarrik alta emanda daudenean, ezta 16 urtetik beherako langileak kontratatzea ere (ezin dira inola ere finkan egon).
UAGAn duela hogei urte baino gehiagotik kudeatzen dugu Nekazaritzako Sasoikako Lanaren Programa, proiektu honetan parte hartu nahi duten nekazariei ematen diegu zerbitzua emanez. Sasoikako langileei beren eskubide eta betebeharren berri ere ematen diegu. Aurten, gainera, harrera-liburu bat argitaratu dugu, informazio hori guztia biltzen duena eta esteka honetan kontsulta dezakezu.
