Cargando…
Cultivo de remolacha

COAGek erremolatxaren sektorea bildu du

Azucareraren prezioen planteamenduak sortutako egoera dela eta aste honetan bilera sektorial bat egin da COAGen, UAGAk eskatuta.

Bileran, erremolatxaren sektoreak lurralde ezberdinetan dituen egoeren berri eman da eta egoera horri aurre egiteko hainbat estrategia eta ikuspuntu bateratzen saiatu da.

Neurriak azkar hartu behar direnez, datorren astean beste bilera bat egingo dugu eskualdeko administrazioek eta eraginpeko nekazariek emandako erantzunak bateratzeko.